XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dei-salmoak

Poztu bitez kantari atzerriak,/ zuzenbidez bait daramazu izadia;/ zintzo bait dituzu gidatzen erriak,/ eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospa zaitzate erriek,/ ospa zaitzate erri guztiek.

Lurrak bere uzta eman du,/ Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.

Jainkoak bedeinka gaitzala,/ lur-bazter guztiek beldur diotela.

Aintza Aitari, eta Semeari,/ eta Espiritu Santuari.

Asieran zen bezala, orain eta beti,/ gizaldi eta gizaldietan.

Amen.

23 Salmoa Jainkoa aundikiro sartzen da bere jauretxera

Zeruko ateak zabaldu egiten dira, gizon bezala igo den Kristoren aurrean (S. Ireneo).

Salmo-aurretik eta salmo-barruan tarteka, egunari dagokion antifona esaten da.

Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dutenak,/ lurbira eta bertan bizi direnak.

Arek eman dizkio itsasoak oiñarri,/ eta ibaiak sendogarri.

Jaunaren mendira nor igoko?/ Aren toki santuan nor egongo?.

Eskuak errugabe ta biotza garbi dituena,/ uskerietara jotzen ez duena,/ urkoari gezur-ziñik egiten ez diona.

Olakoak artuko du bedeinkapena Jaunagandik,/ zuzentasuna, salbatzaille duen Jainkoagandik.

Au da Aren billa dabiltzanen taldea,/ Jakob-en Jainkoaren aurpegi-billa dabiltzanena.